Udaltzaingoak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen ostegun gauean, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Gertakariak 22:30ak aldera izan ziren. Udaltzaingoaren Koordinazio Zentralak patruila bati Molinuevo parkera joateko eskatu zion ordu horretan, bertan, emakume gazte bati eraso egin ziolako gizon batek. Hainbat agente bertaratu ziren berehala, eta biktima aurkitu zuten. Ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu zen, baina patruila batek geldiarazi egin zuen. Biktimarekin, ustezko erasotzailearekin eta erasoaren hainbat lekukorekin gertatutakoa argitu ondoren, atxilotu egin zuten.