KANTARI

Zuzeneko jarraipena egingo du ALEAk, Iparraldetik

Erredakzioa 2024ko api. 12a, 10:56
Ikuskizuna zuzenean ikusi ahalko da, eta argazki galeriak ere izango dira, jaso eta berehala. Argazkia: ALEA

Asteburuan Beñat Etxepare antzokian egingo duten Kantari ikuskizuna alea.eus webgunean ikusi ahal izango da, argazki eta bideoekin.

300 gaztetxo baino gehiago arituko dira asteburuan Gasteizen izango den Kantari 2024 ikuskizunean. Aurten Iparralde gizarte etxeko Beñat Etxepare antzokian izango da hitzordua, larunbat arratsalde eta igande osoan zehar.

Aurrekoetan bezala, ALEAren webgunearen bitartez zuzenean jarraitu ahal izango da ikuskizuna, eta bertan parte hartuko duten talde guztien galeriak ikusgai izango dira ere, argazki horiek hartu eta aukeratu bezain pronto.

Kantari ekimenaren arrakastaren erakusle, izena eman duten gaztetxoen erdia inguru baino ezin izan dira sartu aurtengoan, ikuskizunaren antolakuntza gaitasuna gainezka eginez: 600 izen emate baino gehiago jaso direnez gero, halabeharrez horien artean zozketa bidez erabaki dira parte hartzaileak.

Euskarazko kantak sustatzeko karaoke ikuskizuna hamalau saiotan banatuta egongo da. Azken orduko aldaketarik egon ezean, hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Apirilak 13, larunbata (arratsaldez):

1. Presen taldea (Presentacion de Maria), Lau txikleak, Lau deabruak (Errekabarri), Euskaldunak, Salburuako izarrak (Salburua).

2. Eguzkiloreak, Salburuako dantzariak (Salburua), Kimeh, Koloretako trumoiak, Xoxote (Odon de Apraiz).

3. Baskonia (San Martin), Bost sateliteak, Kantaridantza, Liantak, Zaldiak (Carmelitas).

4. Apurturock, Ostadarrak, Superumeak (Angel Ganivet), Goxokumeak, Txatxipiruliak (San Martin).

5. Astronautak, Izar bihotzak, Superlagunak (Angel Ganivet), Bihurritxoak, Gautxarrak (Olabide).

Apirilak 14, igandea (goizez):

6. Austartak, Bost Izarrak, Dantza queens, Minionsak, Pawor neskak (Olabide).

7. Deabruotso kantariak, Ganberrak (Olabide), Itsasoa 1, Izar taldea, Konbo onena (Barrutia).

8. Happy turips, Kate aguakate, Txantxangorriak (Lakuabizkarra), Otso Dantzariak (Barrutia).

9. Hegan (Lakuabizkarra), Itsasoa, Libreak, Pantumaka, Xaoel boskotea (Toki Eder).

10. Bostak, Goo jit zus, Oompaloompak, Patatus, Team Willy Wonka (Toki Eder).

Apirilak 14, igandea (arratsaldez):

11. Eguzki izpiak, Mundialak, Paiazetak, Pusitazioak, Urtaroak (Armentia).

12. Konstelazioak, Lagunak barrenean (Armentia) Kakatua zoroak, Ostadar musikalak, Suaren distira (Abendaño).

13. Hosto zuriak, Lau lagunak, Tigre zuriak, Tximistak (Abendaño), Txakur txikiak (Arantzabela).

14. Arantzak, Bost onenak, Katamotza, Katutxoak, Lau azkarrak (Arantzabela).


Ikusi parte-hartzaileen zerrenda, abestiak eta ordutegiak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide