90 jardueratik gora, San Prudentzio eta Estibalizko jaietan

Erredakzioa 2024ko api. 11a, 15:12

Erretretak iragarriko ditu San Prudentzioko jaiak, hilaren 27an.

Arabako jaiak apirilaren 20an hasiko dira ofizialki, eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin.

Armentiako zelaian, apirilaren 28an, ospatuko den San Prudentzioko jaiaren inguruko programa zabala aurkeztu berri du Arabako Aldundiak, apirilaren 20an hasi eta Estibalizko erromeriarekin amaituko dena, maiatzaren 1ean. Guztira, 91 jarduera izango dira hurrengo egunetan, Gasteizen.

Arabako jaiak apirilaren 20an, larunbatean, hasiko dira, eta gastronomia lehiaketak, kuadrillen erakusketa, XXXVIII Fanfarre Eguna eta Jare Dantza Taldearen Euskal jaietan barrena kalejira izango dira besteak beste. Ondoren, hilaren 24an, jaien berri emateko pregoia irakurriko du Teresa Ibañez Axpek, Lautadako Orkestrak lagunduta. Ekitaldia, 20:00etan izango da, Probintzi plazan. Hilaren 26an, Fito & Fitipaldis taldearen tributu kontzertuaz gozatzeko aukera izango da; eta 27an izango dira erretreta tradizionala,  danborrada, eta dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, prozesioa eta mezaren ostean, 12:00etan,  DJ Kaktus-en Bihurriak gara ikuskizuna programatu da; eta 12:30ean, euskal dantzak, Araba Dantzarien Biltzarraren partetik eta Haize Dulantzi Dantza Taldearen kolaborazioarekin. 12:30ean hasiko da ere herri kirolen erakustaldia; eta 18:00etan, dantzaldia, ENZISK2 taldearekin.

Ikusi programa osoa: https://alea.tok-md.com/pdfak/SANPrudencio2024_definitivo.pdf

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago