Ia zazpi urteko disko-etenaldiaren ostean, Giza zarata lan berria du esku artean Anarik. Raymond Carver idazlearen gogoeta batetik abiatuta hamar kantuko lana osatu du, eta esan du ardatza bera izaten saiatu den arren, beste leku batetik idatzi dituela abesti berriak.
Horiek guztiak azaltzeko parada izan zuen astelehenean, Jon Basaguren musikari eta aurkezleak gidatutako elkarrizketan. Ostegunean, berriz, hilaren 11n, kontzertua eskainiko du hiriburuko Jimmy Jazz aretoan.