Ia zazpi urteko disko-etenaldiaren ostean, Giza zarata lan berria du esku artean Anarik. Raymond Carver idazlearen gogoeta batetik abiatuta hamar kantuko lana osatu du, eta esan du ardatza bera izaten saiatu den arren, beste leku batetik idatzi dituela abesti berriak.
Horiek guztiak azaltzeko parada izango du astelehenean, hilaren 8an, Gasteizko Liburutopian Jon Basaguren musikari eta aurkezleak gidatuko duen elkarrizketan. 19:00etan hasiko den saioan, gainera, disko berriko zenbait kanta zuzenean entzun ahal izango dira. Ostegunean, berriz, hilaren 11n, kontzertua eskainiko du Anarik hiriburuko Jimmy Jazz aretoan.