Urruntze agindua urratzeagatik gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Erredakzioa 2024ko api. 3a, 16:12

Udaltzainek gizon bat atxilotu zuten asteartean.

San Viator kaleko parke batean alabarekin jolasten zegoen emakume batek ohartarazi zuen bikotekide ohiak jarraitu egin ziela.

Udaltzainek 51 urteko gizon bat atxilotu dute, genero-indarkeriarekin lotutako zigorra urratzea egotzita. Gertakariak astearte arratsaldean jazo ziren.

092 telefonoan jaso zuten dei batean, emakume batek ohartarazi zuen San Viator kalearen ondoko parke batean zegoela alabarekin jolasten, eta urruntze agindua zuen bikotekide ohiak jarraitu egin ziela, eta handik metro gutxira zegoela. Udaltzainak bertara joan ziren, eta emandako deskribapenari esker,  gizona aurkitu zuten, identifikatu, eta agindu horrek indarrean jarraitzen zuela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zuten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago