Etxe bat okupatu dute GKSko hainbat gaztek, Gasteiz erdigunean

Erredakzioa 2024ko mar. 31a, 12:00

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzkeo manifestazioa deitu zuen GKSk. / Argazkia: GEDAR

Goizaldeko hiruak arte luzatu dira istiluak inguruetan eta gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak.

Atzo arratsaldean, hiriko kaleetan zehar GKSk manifestazioa deitu zuen "emantzipatzeko ezintasunaren aurka". Deialdi honekin, etxebizitza langileriarentzako "arazo larria" dela aldarrikatu nahi izan zuten, eta "ez etxebizitzaren auzitik negozioa egiten dutenentzako".

Manifestazioaren ostean, Arkupeen pasealekuan, GKSko kideek urte askoz hutsik izan den etxebizitza bat okupatu dute eta leihoetatik "politikarien promesa faltsuen aurrean" beraien eskubideak aldarrikatzeko pankartak eskegi zituzten.

Kalean dozenaka lagunek beraien babesa erakutsi nahi izan zieten etxebizitza okupatu berri zuten gazteei, baina Ertzaintzak atean pilatutako gazteak borra-kolpeka sakabanatu zituen. Goizaldera arte luzatu dira istiluak eta zauritu ugarri izan dira. Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen, goizean aske geratu delarik.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago