Zabalgana eta Arzinabarra auzoetan urtarrilaz geroztik jasotako 1.200 sinadura baino gehiago eraman dituzte gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaritzara, auzoan "hazten eta ikasten" jarraitzeko eskatuz.
Jasotako babesak euren aldarrikapenekin jarraitzera bultzatzen dituela nabarmendu dute auzoko Zabalganan Hasten eta Ikasten plataformako kideek. Eskaeren artean, "institutuko kalitate mailari eustea" exijituko dutela adierazi dute, "baita ikastetxean eragina duten erabakietan familiek ere parte hartzeko eskubidea izatea". Besteak beste, hurrengo urterako aurreikusita dago eraikinaren handitzea, eta horren inguruko erabakietan ere parte hartzea eskatu dute.
Online zein aurrez egindako sinadura bilketa honetan, bi auzoetako ikastetxeetako familiek parte hartu dute. "Baina ikasleen inplikazioa ere lortu dugu, gero eta argiago ikusten ari baitira arazo honen inplikazioak", azaldu dute plataformako kideek.