Pater ohia Amaren Etxea da orain

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 17:46

Taberna mojen esku egongo da etapa berri honetan. Argazkia: GASTEIZKO GOTZAINDEGIA

Estibalizko Santutegiaren taberna berriro ireki dute, "meza ondorengo bermuta" hartzeko.

Hainbat hilabetez itxita eman ondoren, Estibalizko Santutegian zegoen Pater tabernak berriro ireki ditu ateak, oraingoan Amaren Etxea izenarekin. Atzo egin zuten inaugurazioa, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren bedeinkapenarekin.

Erdi Aroko Araba elkartearen gidaritzapean egon zen aurreko taberna, baina duela hainbat hilabete ateak itxi zituen, moja erromesen etorrerarekin batera. Santutegian egoitza hartu duen kongregazio honen esku egongo da hemendik aurrera taberna berriaren kudeaketa.

Gotzaindegiak zabaldutako ohar baten arabera, tabernan hartu ahalko dira edariak, pintxoak, "eta, noski, igandeetako mezaren ondoren ohikoak diren bermutak".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago