Gazte bat hil da Ribabellosan, trafiko istripu batean

Erredakzioa 2024ko mar. 17a, 15:00
A-1 errepidean gertatu zen istripua, Ribabellosa inguruan. Argazkia: Google Maps

Ostiral goizaldean, Miranda Ebroko gazte bat hil zen A-1 errepidean, Ribabellosa parean, auto baten eta furgoneta baten arteko talkaren ondorioz.

Vocento taldeak argitaratu duenez, Miranda Ebroko 29 urteko gazte bat hil zen joan den ostiralean, martxoaren 15ean, 03:15ak aldera gertatutako trafiko istripu baten ondorioz. Egoera kritikoan eraman zuten Txagorritxu Ospitalera, eta bertan hil egin zen.

Antza denez, auto batek eta furgoneta batek talka egin zuten A-1 errepidearen 324. kilometroan, Ribabellosa (Erriberabeitia, Añana - Araba) kontzejuaren parean. Gaztela eta Leongo 112 zerbitzuak jaso zuen istripuaren berri, eta berehala Arabako Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi zien.

Istripuaren ondorioz, beste ibilgailuko gidariak zauri arinak jasan zituen, eta Miranda Ebroko Santiago Apostoluaren Ospitalera eraman zuten anbulantzian. Une honetan, istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide