Gasteizko Bastiturri kaleko Los Angeles parrokiako eskaut taldea 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako umeen bila dabil, hau da, 9 eta 14 urte dituzten haurren bila; gainera, interesa izatekotan, adin txikiagoko umeak apuntatzeko aukera dute ere.
Azaldu dutenez, "esperientzia ahaztezinak" bizitzeko aukera ematen du Los Angeles Eskaut Taldeak: larunbatero 16:30etik 18:30era elkartzen dira parrokian bertan; Aste Santuan, Gabonetan eta udan kanpalekuak antolatzen dituzte; eta, gainera, hiruhileko bakoitzean asteburu osoko txango bat egiten dute.
"Ume berriak ezagutzeko edota esperientzia berriak izateko leku aproposena da. Gai sozialak, umeen garapen emozionalean laguntzen duten jarduerak... jorratzen ditugu", azaldu dute eskaut taldeko kideek. Parte hartzeko aukerarik onena, diotenez, konpromisorik gabe larunbatero egiten dituzten bileretako batera gerturatzea da, baina emailez (losangeles@eskaut.org) edo telefonoz (673 45 50 99 eta 651 38 02 95) harremanetan jartzeko aukera badago ere.
