Aurreratu egingo da Kantari ikuskizunaren data

Erredakzioa 2024ko mar. 5a, 16:29

Kantari ikuskizunaren aurreko edizio baten irudia. ALEA

Hasiera batean aurreikusitako data bat dator EAEko hauteskundeak ospatzeko iragarritako datarekin. Horregatik, haurrentzako karaoke ikuskizuna aurreratu egingo da apirilaren 13 eta 14ra.

Kantari ikuskizunaren aurtengo edizioan parte hartzeko aukera izango duten 300 gaztetxoak buru belarri dabiltza prestaketa lanetan. Oraindik tartea izango dute abestiak ondo ikasi eta koreografiak behar bezala prestatzeko, baina antolakuntzaren esku ez dauden arrazoiek eraginda, ospakizunaren datak astebete aurreratu egingo dira azkenean.

Izan ere, apirilaren 20 eta 21ean aurreikusita zegoen aurtengo edizioaren grabaketa, baina EAEko hauteskundeak data berdinerako iragarri ostean, ezinezkoa izango da ospakizunaren data mantentzea. Hortaz, data berriak honakoak izango dira, eta talde guztiek dagokien ordutegiaren berri jasoko dute egunotan:

  • Entseguak martxoaren 23 eta 24an izango dira.
  • Saioak apirilaren 13 eta 14an ospatuko dira.

Partaide bakoitzari egokitutako abestia, ordutegia eta data zehatza berriz ere jakinaraziko zaio egunotan. Beraz, aurtengo edizioan oholtzan izango diren kantariek beraien abesti eta koreografiak prestatzen jarraitzeko moduan izango dira.

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, berriz, honako kanalen bidez harremanetan jartzeko aukera dago:

Kantari ikuskizunaren inguruko informazio guztia ALEAren webguneko atal berezi honetan izango da ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago