Lakua auzoko ikastetxeetako familiak Palestinarekin

Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 13:55

Lakuabizkarra, Toki Eder, Barrutia, Abetxuku, Padre Orbiso, Ibaiondo eta Mendebaldea ikastetxetako hezkuntza komunitateak Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizatu dira.

Ostegun honetan, Zumaia plazan, elkarretaratzea, ekitaldia eta pintxo potea egin dituzte Lakua eta Abetxuku auzoetako zazpi ikastetxe horietako komunitateek. Bildutako dirua Gazako Zerrendako Al Awda ospitaleari emango diote, Bakea Duintasunez elkartearen bidez. ALEAk jakin duenez, 1.000 eurotik gora biltzea lortu dute.

Mobilizazio honekin, joan den abenduan Zabalgana auzoko hiru eskola publiko eta institutuek hasitako elkartasun kanpainari jarraipena eman diote, eta, era berean, gonbidapena luzatu diete Gasteizko gainerako auzoetako ikastetxeei antzerako ekimenak aurrera eramateko. Maiatzean Gasteiz mailako mobilizazio bat ere izango dela iragarri dute ikastetxe desberdinetako guraso elkarteek.

Argazkiak eta bideoak: Lakua auzoko eskola komunitatea.

BIDEOAK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide