Lan eskaintza

GEUren lan eskaintza, koordinatzaile eta administrari lanetarako

Erredakzioa 2024ko martxoaren 1a

Kulturan eta aisian aritzeko hainbat programa eskaintzen ditu GEU elkarteak. Argazkia: GEU

Besteak beste, lan taldeko barne funtzionamendua koordinatu eta kanpo ordezkaritza lanak egin beharko ditu.

Gasteizko GEU elkarteak koordinatzaile izateko lan eskaintza publikatu du. Gaur egun kulturan, aisian eta mintza praktikan aritzeko hainbat programa eta ekintza eramaten ditu aurrera, eta horiek koordinatuko dituen pertsonaren bila ari dira.

Administrazio publiko ezberdinekin harremana, zein bestelako eragile eta agenteekin elkarlana da lanerako oinarrietako bat, azaldu dutenez. "Finantzazio iturriak bideratzeaz, diru-laguntzak eta zuriketak aurkezteaz zein elkarteko administrazio kudeaketa egunera eramateaz arduratuko da postua betetzen duen lankidea. Horrez gain, lan taldeko barne funtzionamendua koordinatu eta kanpo ordezkaritza egin beharko du. Gasteizen egonkortuta dagoen proiektu kultural, anitz eta euskaltzale baten alde lan egiteko aukera eskaintzen da".

Lanpostuaren zereginen artean daude, besteak beste, Gasteizko euskalgintza eta gizartean eragiten duen elkarte baten koordinazioa aurrera eramatea, administrazio eta beste erakundeetan elkartearen ordezkaria izatea, lan-taldearen giza baliabideen ardura eramatea, eta altxortegiaren kudeaketa eta erlazionatutako zereginak burutzea.

Interesa dutenek atari honetan dituzte zeregin eta baldintza guztiak.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago