Blusa eta Nesken kuadrillen arteko bitartekaritza prozesua hasi du Udalak

Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 13:32
Blusa eta Neska Kuadrillen arteko batasuna bilatu nahi du Gasteizko Udalak. Argazkia. ALEA

Federazioa eta Batzordearen arteko negoziazioa hasteko bitartekaria esleitu dute.

Azken urteetako desadostasunak alde batera utzi, eta Neska eta Blusen Batzordea eta Federazioa elkartzeko xedez, beste pauso bat eman du Gasteizko Udalak. Negoziaziorako lehen urratsak egiteko bitartekaritza lanak egingo ditu Gizagune Fundazioak hurrengo asteetan, aurtengo jaietara kuadrillak bateratuta heltzeko helburuarekin. 

Gatazken kudeaketan eta bizikidetzaren sustapenean espezializatutako Gizagune Fundazioa arduratuko da horretaz datozen hiru hilabeteetan; 17.000 euroko aurrekontua izango dute bitartekaritza lanek. Besteak beste, esperientzia du Gizagunek hezkuntza eta komunitate gatazketan.

Sonia Diaz de Corcuera Kultura zinegotziak Gasteiz Hoy agerkarian iragarri zuen moduan, hainbat bilera izan ditu Udalak Batzordeko eta Federazioko kideekin, eta kuadrillak bateratzeko aukerak izan daitezkeela uste du, etapa berri baten atarian, Iñaki Kerejazuk Zeledon berria izateko lekukoa hartuko duen urtean. "Herritarrek merezi dute kuadrillen artean batasuna izatea. Zentzudunak izateko garaia da. Gasteizko jaietako funtsezko elementua dira, eta keinu ona litzateke batasun irudi hori eskaintzea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide