Liburutopian aurkeztuko du disko berria Gorka Urbizuk

Erredakzioa 2024ko ots. 21a, 14:37

'Hasiera bat' lana aurkeztuko du Gorka Urbizuk. Argazkia: Ibai Arrieta

Hiru gonbidapen bikoitz zozketatuko ditu ALEAk aurkezpen ekitaldirako.

Hurrengo astean –otsailaren 29an, martxoaren 1ean eta 3an– kontzertuak eskainiko ditu Gorka Urbizuk Gasteizen, Hasiera bat azkeneko lana aurkezteko. Horren aurretik, baina, hilaren 27an, Eva Forest Liburutopia liburu dendan geldialdia egingo du. 19:00etan izango da, Santa Maria kantoiko txokoan. 

Joni Ubeda kazetariak gidatutako saioan, elkarrizketa luzea egingo dio nafarrari, eta zuzeneko zenbait kanta entzuteko aukera ere izango da. Gonbidapena beharrezkoa izango da saiorako; banatuko direnen artean, ALEAk hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago