Autocaravanas Otsoa Zero Kilometro Gidan topa dezakezue

Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 12:15
Autocaravanas Otsoa enpresako kideak. ALEA

Komertzio berri bat gehitu da ALEAren Zero Kilometro Gidara. Oraingoan, autokarabanak eta furgonetak alokatzen dituen Autocaravanas Otsoa enpresa batu da gure komunitatera, ALEAkideentzako abantailak eskainiz.

Autocaravanas Otsoa izan da ALEAren Zero Kilometro Gidara batu den azken kidea. Gasteizen kokatuta, autokarabana eta bestelako furgoneta egokituak alokatzen dituen familia enpresa da.

Haiekin harremanetan zuzenean jartzeko Zero Kilometro Gidako fitxatik egin dezakezue zuzenean. Prezioak, baldintzak eta ibilgailuen argazkiak zein bestelako informazio guztia bertan topatu ahalko duzue.

Gainera, ALEAkide guztiei abantaila paregabea eskaintzen diete: %10eko deskontua, goi-denboraldian izan ezik. Abantaila honetaz disfrutatzeko aukerarik gabe geratuko zara? Egin ALEAkide eta gozatu abantailak!

Zure negozioa ere ALEAren Zero Kilometro Gidan iragarri nahi? Eskuratu informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide