Ostiralean, otsailaren 9an, Judimendiko auzo inauteriak ospatu dituzte aurten ere, ume, gazte zein helduei zuzendutako egitarau batekin. Programazioa 16:00etan hasiko da, Azirkarte elkarteak eskainiko duen zirku tailerrarekin. Ondoren, arratsaldetik gauera bitartean, Ane Gebara ipuin kontalaria, dantza plazan, txirigotak, DJ Gabrielek girotutako txokolatada eta poteo musikatua izango dira, Judimendi eskolan, auzoko parkean eta Sefarad plazan. Azkenik, 20:15etik aurrera, Candelan jarraituko du festak, DJekin.
Aurtengo gaia ipuinak izango dira, eta horiekin lotutako mozorroak prestatu eta janztera dei egin dute, auzoa "kolorez eta istorioz" betetzeko asmoz: "Jaiotzen garenetik partekatzen ditugun kontakizunak eta denon artean idazten jarraitzen ditugunak", aldarrikatu du beste zenbait eragilerekin batera ekimena antolatu duen Batuta elkartasun sareak.