Mary neskatoa landa-inguruneko abeletxe batean bizi da familiarekin 1830eko Ingalaterran. Ilea esnearen kolorekoa du, eta hankan akats bat du jaiotzetik. Baina familiaren kondenatik ihes egitea lortuko du bikarioarenera neskame bidaltzen dutenean haren emaztea zaintzeko. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Itzalen mundutik urruntzen den heinean, ohartuko da argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
Neil Leyshon autoreak, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarria irudikatu du, pertsonai bereziez betea.
Esnearen kolorekoa aukeratua izan zen Frantzian itzulitako urteko liburu onenari ematen zaion Femina sarirako 2014an, eta Liburu-saltzaileen Madrileko Gremioak ematen duen Urteko Liburua saria lortu zuen 2014an.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.