2022an, Izarok Limones de oro disko bikoitzarekin harritu gintuen. Bertan, Amaral, Zahara edo Rozalén artistak izan zituen lagun, besteak beste. Estatu osoan zehar bira egiteko aukera izan zuen, baita beste hainbat hiriburutan ere, Helsinki, Paris eta Buenos Airesen, esaterako. Orain, Cerodenero izeneko disko kontzeptuala, zirraragarria eta biziarekin itzuliko da. Bertan, kontrastez beteriko mihiseak —pop, folk, elektronika eta sustraietako musikak— berreskuratzen dituen barne-bidaia kontatzen du, eta lehen ahapalditik harrapatzen zaituzten poesia eta metafora zertzeladak sortzen dira.
Diskoa Zero izeneko abesti enigmatikoarekin irekitzen da, eta preludio honekin ezerez atermiko eta atenporalean kokatzen da, teklatu kezkagarriekin, "zero"tik abiatzeko koordenatu eta aurreiritzirik gabe, bere bidaiarik zirraragarrienean. Bere beste kanta bati buruz, x eta besteak, artistak dio: “abesti hau sortu dugun eta eragin diguten minaren barkamenaren borroka da. Abesti hau minaren lurraldean gotorleku bat eraikitzea da, ona dena balioesten eta txarra dena barkatzen saiatzeko”. Azken lan honetan, Izarok bere alderik argitsuena erakusten digu, baina baita basatiena ere.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.