Babestutako edukia

Euskara ikasteko matrikulaldia zabaldu du berriro Gasteizko IKA euskaltegiak

Erredakzioa 2024ko urt. 18a, 11:01

Eskaintza zabala egingo du otsailean ikasten hasteko: eguneroko eskolak zein maiztasun txikiagokoak. Ikastaro berriak sortzeaz gain, urriko taldeetan sartzeko aukera ere izango da.

Urte berri, asmo berri. Garai honetan jende askok izaten du egitasmo berriak martxan jartzeko asmoa. Ez da une txarra, beraz, euskara ikasten jarraitzeko, aspaldi utzitakoari heltzeko edo hutsetik hasteko. Horregatik, oinarri-oinarrizko mailetatik hasi eta C1 mailara arteko ikastaroetan matrikulatzeko aukera eskaintzen du Gasteizko IKAkotsailaren 20tik aurrera hasiko diren ikastaroetan.

Azken ikerketa soziolinguistikoek agerian utzi dute azken hamarkadetan euskarak Araban eta Gasteizen izandako gorakada: arabarron %22k dakigu euskaraz jada, eta beste %19 inguru euskaldun hartzaileak dira. Gazteen artean proportzio horiek nabarmen igotzen dira: 16-24 urte artekoen artean, ia hirutik bi dira euskaldunak. Erabilera ere ari da tantaka igotzen, nahi genukeena baino motelago bada ere. Baina, ondo dakigunez, asko dago oraindik egiteko. Izan ere, gasteiztarren erdiek ez dute euskararik ulertzen, eta beste askok ulertu bai, baina ez dira ausartzen egitera.

IKA euskaltegian gogotsu dabiltza azken 34 urteetan Gasteizko euskalduntzean egindako lanean jarraitzeko, eta aurten ere, ohi bezala, talde berriak sortuko dituzte otsailean. Gainera, aukera izango da ikasturte hasieratik dabiltzan zenbait taldetan sartzeko. Eguneroko eskolak (egunean 2, 3 edo 5 ordu), trinkotasun txikiagokoak (astean 4, 3 edo 2 egun)… Horiek guztiak ordutegi-aukera zabalean, noski, eta kasu batzuetan, goiz-arratsalde txandaka ibiltzeko aukera izanda.

Informazio zehatzagoa aurkituko duzu gasteiz.ikaeuskaltegiak.eus webgunean, eta, zeure neurriko ikastaroren bat topatuz gero, webgunean bertan egin dezakezu matrikula. Edo, nahiago baduzu, zabalik izango dituzu IKAren bulegoetako ateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide