Idoia Gallastegi ALEAkide profesionala egin zaigu

Erredakzioa 2024ko urt. 15a, 12:00
Idoia Gallastegi, fisioterapia eta osteopatia zentroaren aurrean. ALEA

Urtea lankidetza harreman berri batekin hasi dugu, ALEAkide profesionalen sarea handituz. Oraingoan Idoia Gallastegiren fisioterapia eta osteopatia zentroa batu da familiara, ALEAkideentzako deskontu berezi bat eskainiz.

Idoia Gallastegi Gasteizko Astronomoen kaleko 6. zenbakian kokatuta dagoen fisioterapia eta osteopatia zentroa da. Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia profesionalarekin, zerbitzu eskaintza zabala du: besteak beste, helduei zein haurrei bideratutako fisioterapia eta osteopatia zerbitzuak, akupuntura zein bestelako terapia alternatiboak...

Hitzordua eskatu nahiko zenuke? ALEAren Zero Kilometro Gidako Idoia Gallastegiren fitxan topa dezakezue informazio guztia.

Gainera, hori ez da guztia, ALEAkideek 5 euroko deskontua izango dute lehenengo bi saioetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide