Tailerrak xilografia teknikaren inguruko hastapenak eskainiko dizkigu. Xafla batekin lan egingo dugu eta zizelkatzen joango gara gure irudia sortzeko. Fase desberdinak landuko dira: matrizea lantzea, tintaztatzea eta estanpazioa. Teknika ulertzeko eta modu autonomoan gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta teknikoak emango dira.Euskarri gisa goma xilografikoa erabiliko da. Bertan, gubiekin zizelkatuko dugu eta, ondoren,paperean estanpatu. Gazteak. 12-30 urte
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.