2024/01/11 19:30 - 21:00

[KUTTUNAK IRAKURLE TXOKOA] 'Haragizko erreformak'; Mari Luz Esteban eta Laura Mintegirekin

[KUTTUNAK IRAKURLE TXOKOA]  'Haragizko erreformak'; Mari Luz Esteban eta Laura Mintegirekin
Eva Forest Liburutopia (Santa Maria kantoia), Gasteiz, Gasteiz

Eva Forest Liburutopiako irakurle klubeko lehen saioa Laura Mintegi eta Mari Luz Estebanekin. Hilero bigarren ostegunean elkartuko da Kuttunak irakurle kluba. Saio bakoitzean gonbidatu berezi bat izango dute, eta irakurri beharreko liburua pertsona horrek proposatutakoa izango da. Lehenengo saioan Laura Mintegik proposatutako liburua izango dute hizpide: Mari Luz Estebanen 'Haragizko erreformak'. Lehen saio berezi horretan Laura Mintegi eta Mari Luz Esteban biak bertaratuko zaizkie.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago