Ostegun honetan, abenduaren 21ean, ehunka lagun bildu dira Zabalgana auzoko Bastida plazan Palestinarekiko elkartasuna adierazteko, auzoko hezkuntza komunitateak deitutako ekimenean. 17:30ean zutabe bana abiatu da Aldaialde, Mariturri eta Zabalgana eskoletatik eta Zabalgana Institututik, auzoko plazan bat egiteko.
Bertan, kandelekin SOS Palestina mezua osatu dute kandelekin, eta argazki masibo bat atera dute. Horren ostean, Israelek hildako Refaat Alareer poeta gazatiarraren Hil behar badut olerkia irakurri dute, bai eta te, txokolate eta gozoki arababiarren dastatu ere.
Dastatzean bildutako dirua, 886 euro inguru, Gaza iparraldeko Jabalia errefuxiatuen kanpamenduko Al Awda ospitalera bideratuko dute. "Zabalgana auzoko komunitatea ez da ezaxola Palestinako sarraskiaren aurrean, eta une historiko honetan historiaren alde zuzenean egon nahi du. Palestinako umeak gureak ere badira, utz itzazue bakean", aldarrikatu dute.
Argazkiak eta bideoa: Zabalgana auzoko hezkuntza komunitatea
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!