2023/12/17 18:00 - 19:00

ANTZERKIA

'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez'

'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez'
Principal antzokia, Gasteiz

Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko. Obraren helburua liburutegia munduari irekitako leiho sorta gisa erakustea da. Liburuen edukiontzi huts bat izatetik harago, liburutegia pozez betetzen gaituen espazio boteretsu gisa aldarrikatzen da, begirada zabaltzen, elkar ezagutzen eta hobeto bizitzen laguntzen digun espazio bat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago