Palestinari elkartasuna adierazi diote Mariturri eskolan, olerki palestinar batekin

Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 19:30

Mariturri HLHI eskolako komunitatearen elkartasun ekimena. Argazkia: lagata

Elkarretaratzea egin dute Zabalgana auzoko Mariturri ikastetxeko dozenaka ikasle eta gurasok. Mosab Abu Toha poeta palestinarraren 'Zer da etxea?' olerkia irakurri dute, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz.

"2023ko udazkena historia liburuetara pasako da, azken mendeko odoltsuena izan baita Palestinako herritarrentzat", salatu du Gasteizko Zabalgana auzoko Mariturri HLHI ikastetxeko guraso eta ikasle talde batek.

"Bi hilabete baino gutxiagoko tartean, Israelgo okupazio armadak 14.000 pertsonatik gora hil ditu, eta xede militar bihurtu ditu eskolak, NBErenak barne; ospitaleak; eta erietxeetako amen eta jaioberrien atalak". Gogora ekarri dutenez, Israelek 6.000 umetik gora hil ditu erasoaldian, baita Gazako Zerrendako azpiegiturak eta milaka etxebizitza birrindu ere.

Suntsitutako eraikin horien artean, Mosab Abu Toha olerkariaren etxea zegoen. Poeta palestinarrak, besteak beste, Palestine Book Award eta el American Book Award sariak jaso zituen 2022an. Palestinatik iritsitako azken albisteen arabera, Abu Toha azaroaren 20an atxilotu zuen Israelgo Armadak, kontrol militar batean, Gazako hegoaldera bidean, emaztea eta seme-alabekin Rafahko mugako pasabidera iristeko ahaleginetan. Lekukoen arabera, beste 200 pertsona ingururekin batera atxilotu eta kolpatu zuten gazte palestinarra.

Atxilotua izan baino aste batzuk lehenago, urriaren 29an, Abu Tohak bideo bat argitaratu zuen Instagramen, bere familiaren etxeko hondamendia erakusteko, Beit Lahia herrian, Gazako iparraldean: "Hau, garai batean, gure etxea zen", zioen poeta palestinarrak bideoan. "Orain ez dago ezer. Hemen ez dago ezer. Ez nire liburuak. Ez nire oroigarriak. Ezer ez".

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Mosab Abu-Toha Poetry (@mosab_abutoha)

 

Geroago, egun horretan bertan, Abu Tohak olerki bat argitaratu zuen sareetan: Zer da etxea? Poemarekin batera, hauxe eskatu zuen: "Mesedez, gorde ezazu olerki hau, errezita iezaiezu zure inguruko pertsonei, eta kontaiezu zer gertatu zen nire etxearekin, eta beste hamaika pertsonaren etxeekin. Kontaiezu, halaber, pertsona asko etxe horien hondarren artean harrapatuta geratu zirela".

Horren ostean, mundu osoko idazle askok bat egin dute olerkia nork bere hizkuntzara itzultzeko, ahalik eta jende gehienarengana iris dadin, gorde eta errezita dezaten. "Geuk ere, Mariturritik, munduko txoko txiki honetatik, galdetzen dugu: zer da etxea? Eta jakitea exijitzen dugu: non dago Mosab Abu Toha? Eta, batez ere, non dago gizatasuna".

Zer da etxea?

Mosab Abu Toha (Palestina, 1992) poetaren olerkia:

Euskaraz (Beñat Sarasola Santamariaren itzulpena):

Zer da etxea?

Etxea zera da:

Nire eskola-bideko zuhaitzen itzala,
beren zuztarretik atera aurretik.

Aitona-amonen zuri-beltzezko ezkonargazkia,
harresiak eraitsi aurretik.

Osabaren otoitz-tapiza, non dozenaka txindurrik egiten zuten lo negu-gauetan,
ebatsi eta museo batean jarri aurretik.

Nire amak ogia egiteko eta oilaskoa erretzeko erabiltzen zuen labea,
bonba batek gure etxea erraustu aurretik.

Kafetegi hura, non futbol partidak ikusten nituen, eta jokoan aritzen…

Haurrak gerarazi eta galdetu dit: Aita, gorde al dezake hori guztia bere baitan bost hizkiko hitz batek?

Gaztelaniaz:

¿Qué es un hogar?

Un hogar es:

Es la sombra de los árboles en el camino hacia la escuela,
antes de que fueron desarraigados.

Es la foto en blanco y negro de la boda de mis abuelos,
antes de que las paredes se derrumbaran.

Es la alfombra de oración de mi tío, en la que dormían docenas de hormigas durante noches invernales,
antes de que fuera saqueada y metida en un museo.

Es el horno en el que mi madre hacía el pan y asaba el pollo,
antes de que una bomba redujera nuestra casa a cenizas.

Es el café en el que veía partidos de fútbol y jugaba...
Mi niño me para y me pregunta: ¿Papá, puede caber todo eso en una palabra de cinco letras?

Arabieraz:

الوطن:
هوظِلُّالأشجارِفيطريقيإلىالمدرسةِقبلأنتُقتلع.
وهوصورةٌبالأبيضِوالأسودِلزفافجديوجدتيعلىالجدارقبلأنيُهدم.
وهوسجادةُعميللصلاةتحتهانامتعشراتالنملاتفيلياليالشتاء، قبلأنتُنهبوتُوضع
فيمتحف.
وهوالفرنٌتستخدمهأميلِصُنعالخبزوشويالدجاج
قبلأنيَتَرمّدبيتنامنقنبلة.
وهوالمقهىحيثُأشاهدمبارياتكرةالقدموألعبال…
يقاطعنيطفلي: هليمكنلكلمةمنأربعةأحرفأنتَتسعلكلهذا؟

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago