Taldeka, mahai baten inguruan jarri eta gai desberdinen inguruan lagun giroan euskaraz hitz egitera animatuko? Mintzodromoa ekitaldiak Gasteizen euskarara hurbiltzen edo euskaran murgiltzen ari diren lagun ezberdinei (mintzalagunak eta euskara ikasleak, bereziki) euskaraz sozializatzeko aitzakia ezberdinak eman nahi dizkie, beren ohiko elkarguneetatik kanpo. Parte-hartzaileak: IKA, AEK, Udaberria eta Hegoalde euskaltegietako ikasleak, HEOIko ikasleak eta Mintzalagunak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.