Aurten ez da Mazokarik egongo

Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 10:40

Datorren urteko edizioa egiteko lanean ari direla iragarri dute antolatzaileek. Argazkia: MAZOKA

Azoka egiteko "behar adina babes" lortu ez dutela iragarri dute antolatzaileek.

Mazoka Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokaren IX. edizioa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Ohar baten bitartez ezagutzera eman dutenez, ez dute lortu "behar adina babes" aurtengo edizioa prestatzeko. "Ez behintzat aurreko edizioen eta kultur programazioaren kalitateari eutsiz egiteko modukoa", argitu dute. 

2024ko azoka "indartsu eta dotorea" egiteko dagoeneko lanean ari direla iragarri dute. "Hau ez da agur bat, gero arte bat baizik. Gure ustez, ilustrazioaren sektoreak, Gasteizko herritarrek, eta beroa eta kolorea ematen diguzuen pertsona guztiek zera merezi duzue, gure energia, sormen eta lan guztia abian jartzea 2024an Mazoka distira osoarekin itzul dadin". 

Antolatzaileek Gasteizko Udalaren eta Montehermoso Kulturunean laguntza eskertu nahi izan dute bereziki, "ekitaldi ilustratu honetan sinetsi eta bere alde egiten jarraitzeagatik". Modu berean, eskerrak eman dizkiete ere orain arte ekimenean parte hartu duten 300 mazokalari baino gehiagori, bai eta "jaialdiaz gozatzeko ilusio guztiarekin" bertaratu diren lagun guztiei ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide