2023/11/20 19:00 - 20:30

SOLASALDIA

Literatura topaketa: "Idazteaz beste: Egungo euskal komikigintza"

Literatura topaketa: "Idazteaz beste: Egungo euskal komikigintza"
Salburua Gizarte Etxeko liburutegia, Gasteiz

Idazteaz beste euskal literaturaren inguruko elkarrizketa saioa da, Mikel Aierberen gidaritzapean. Gonbidatuak: Joseba Larratxe Josevixky (besteak beste, Ni ez naiz Mikel Laboa eta Basoilatik berri onik ez komikiaren egilea) eta Maite Gurrutxaga (besteak beste, Habiak komikiaren egilea eta TUPUST kolektiboko kidea).

Elkarrizketa saio honetan euskal komikigintzaren munduan barneratu eta gonbidatuen sorkuntza prozesuez eta bakarkako zein talde-lanez arituko gara. Era berean, egungo komikigintzaren egoera jorratuko da eta, baliteke beste gairen bat ere lantzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago