Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera. Hogei txanda izango dira, 40 minutu ingurukoak. Bakoitzean gehienez 5 pertsonak parte hartu ahal izango dute, betiere 16 urtetik gorakoak. "17. logela" ihes-gelan parte hartu nahi baduzu, erreserbatu zure txanda hemen: https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.