Argazkiak: @100dugasteiz eta Dos Por Dos
Hala Bedik 40 urte, Gaztetxeak 35, Auzolana Pilotalekuak 15, Errekaleor Bizirik!-ek 10 eta Sumendik 7 urte... Guztiak batera "100 urte baino gehiago Gasteiz eraldatzen" egon direla aldarri, Gasteizko hainbat herri mugimenduk hitzordu garrantzitsua izan zuten larunbatean, urriaren 21ean. 100 urte bakarrik ezin da leloari eutsi diote azken hilabeteotan ekimenari ekiteko, eta asteburu honetan ere hori izan da abiapuntu nagusia.
Hainbat espaziotan antolatu dituzte ospakizunak. Hala Bedi parean dagoen Kai plazan artisau eta kolektiboen azoka jarri zuten 10:30etik aurrera, Zuretzako Mezua kolektiboaren soinu jamaikarrek lagunduta. Gaztetxearen ondoan dagoen Rafa plazan, berriz, umeentzako jolasak egin zituzten. Bertan ere zunba herrikoia egin zuten, eta Txan Magoaren zein DJ Malandro & Xerularen emanaldiak izan zituzten.
Gasteizko erdialde eta Alde Zaharrean zehar, berriz, Judimendiko Joaldunak eta Arai Erraldoi konpartsa izan zituzten. Eguerdian Bode tabernatik Gasteiz Kantuz abiatu zen. Farolonen, berriz, Lander Garciak bisita memorialista gidatu zuen.
13:00etan, Gaztetxean hasi eta Errekaleorreraino iritsi zen ehunka lagun bildu zituen mani-kalejira. Behin auzo okupatuan, ekitaldi bat egin zuten kolektiboek, eta, ondoren, herri bazkaria. Besteak beste, umeentzako puzgarriak eta antzerkia izan ziren, bai eta askotariko kontzertuak, pintxadak eta ikuskizunak ere, goizaldeko ordu txikiak arte: Bidelapurrak, 19Hz (Miren Narbaiza eta Aitor Garcia de Vicuñaren proiektua), Ginger, DJ Malandro & Xerula, Nakar, Lekittoko Deabruak, Willis Drummond, Albina Stardust eta DJ Eromena.
JARRAIPENA
Hemendik egingo dugu egunaren jarraipena 👇
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Artisau eta kolektiboen azoka martxan, 30 artisau baino gehiago animatu dira 😍❤️🔥
Mila esker!! pic.twitter.com/GuDH0zk4Ep
Dultzaineroak ere badabiltza Gasteizko alde zaharreko kaleak girotzen goizean goizetik. pic.twitter.com/HF0Dv7KIEY
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Zunba Herrikoia topera Rafa plazan. pic.twitter.com/ic2VbDo0Xv
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Umeen gunea giro ederrean. pic.twitter.com/u3Tb7GMyhM
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
¡MENOS POLICÍA Y MÁS TXUTXERIAS! pic.twitter.com/0Tb3QHWpbd
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Judimendiko joaldunak. pic.twitter.com/7INVn4WlHT
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
80 pertsona baino gehiagok parte hartu dute OroiTour-ean. pic.twitter.com/rhgqoWi4HE
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Arai Erraldoi konpartsa alde zaharreko kaleak girotzen. pic.twitter.com/Ton75DnaT2
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
TXAN MAGOAK topera bete du gaur @GasteizGaztetxe.a pic.twitter.com/qtaZy8eXmW
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Judimendiko Joaldunek hasi dute mani-kalejira Palestinako banderarekin.
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
GORA PALESTINA ASKATUTA!!
💯 urte, bakarrik ezin da! pic.twitter.com/neyMI2vs2G
Aldarrikapen ezberdinak gehitu dira gaurko mani-kalejirara.@ANkerkeriaSTOP & PALESTINA AURRERA!! besteak beste. pic.twitter.com/0aZzc9btrI
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Bagoaz poliki poliki @Errekaleor.era bidean.
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Aupa zuek!! pic.twitter.com/GSbx0UGwyC
AZAROAK 30 GREBA FEMINISTA OROKORRA!!@GasteizkoMF.a ere gehitu da mani-kalejirara. pic.twitter.com/MAi4MdOhkP
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Ekitaldiaren zatitxo batzuk 😊❤️🔥 pic.twitter.com/Rk7AWZzWL6
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Toperaino beteta @Errekaleor.eko fontoia HERRI BAZKARIAn. pic.twitter.com/piCAfiRKT1
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Errekaleorren jarri dugun puzgarrian ederto dabiltza txikienak. pic.twitter.com/NPGAVotqtY
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
Belen Nevadok toperaino bete du Errekaleorreko zinema 😱 pic.twitter.com/S8dWRAn7Jy
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 21, 2023
19Hz Errekaleorren zuzenean. pic.twitter.com/Ok6hMYAJsW
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023
🔥 Ginger Errekaleorren zuzenean. pic.twitter.com/4HPfe4Pl45
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023
A ze kontzertu puska eskeni zuen Nakarrek. pic.twitter.com/LEWacyHKTF
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023
🔥💥 @lekittodeabruak Errekaleorren 💥🔥 pic.twitter.com/yU7mEg2PyZ
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023
🔥 @info_willis Errekaleorren zuzenean pic.twitter.com/CwJmXipd64
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023
✨️💖 @AlbinaStardust atzo Errekaleoreko Gaztetxea hankaz gora jartzen. pic.twitter.com/worqhq8yE7
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023
Dj Eromena atzo @Errekaleor.eko Gaztetxean 🔊🔊🔊 pic.twitter.com/gUvh9oC6K2
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) October 22, 2023