60. hamarkadan soul musikaren leherketaz geroztik, mundu osora hedatu zen musika beltza. Euskal Herrian txikia izanagatik, oihartzuna izan zuen leherketa horrek eta 60. hamarkadaren amaieratik gaur egunerarte musika beltzak presentzia izan du gure musika eszenan. Biniloak eskuetan eta Igarki de Robles-ek gidatuta, musika beltzak euskal musikagintzan utzitako lorratzaren atzetik abiatuko gara isilpeko historia harrigarri horretan murgiltzeko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.