2023/11/16 18:00 - 19:30
HITZALDIA
Hamarkada bat baino gehiago igaro da ETAk behin betiko su-etena iragarri zuenetik. Orduan haurrak zirenak helduarora iristen ari dira orain, eta euskal gatazkaren historia gai ezezaguna da haietako askorentzat: ikastetxeetan oraindik gutxi lanzen den gai bat da, sozialki eztabaida eta min ugari eragiten ditu, eta guraso askok ere ez dakite nola hitz egin gertatutakoaz. Hortaz, nola inplika ditzakegu gazteak Euskal gatazkaren memoria kolektiboaren eraikuntzan? Gazteekin eurekin egindako ikerketa lan baten ondorioei tiraka, proposamen praktiko batzuk planteatuko ditugu.
Hizlaria: Samara Velte. Gizarte, Politika eta Kultur Ikasketetan doktorea, Diskurtso Ikasketetan espezializatua.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.