Hasi dituzte Herrandarren kalea berritzeko lanak

Erredakzioa 2023ko urriaren 18a

Lehen fase hau Jose Mardones eta Estenaga Apezpikuaren kaleen artean izango da; lanek 12 milioi euroko kostua izango dute, eta 20 hilabete iraungo dute.

Besteak beste, kaleko zuhaitzei eragingo die obrak. Gaur egun 330 zuhaitz daude eta lanak amaitzean, aldiz, 411 izango dira. Egoera fosilizatuan dauden, espezie inbaditzaileak diren edo hiri-ingurunerako egokitzapen txarra duten zuhaitzak –99 zuhaitz– kentzen hasi dira, eta "erresilienteagoak eta, ahal den neurrian, autoktonoak" diren espezieekin ordezkatuko dituzte, Gasteizko Udaletik azaldu dutenez. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago