Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) nazioarteko mugimenduaren Euskal Herriko koordinakundeak elkarretaratzeak deitu ditu aste honetarako Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean, azken egunetako gertaeren aurrean Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko eta "Israelen indarkeriaren gorakada" salatzeko, bai eta Israelgo estatuari boikota egitea eta desinbertsioak eta zigorrak ezartzea aldarrikatzeko.
Arabako hiriburuko mobilizazioa asteazken honetan izan da, 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazan, Palestina aurrera! Israeli boikot! lelopean. Bertan, jatorri askotako ehunka gasteiztar bildu dira. Mobilizazioaren une batean, gazte batek Israelgo bandera bat erre du, jendetzak "Israel terrorista" oihukatzen zuen bitartean.
🇵🇸🔴 Israelgo banderari su eman dio gazte batek Gasteizen, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko mobilizazioan. Jendetzak "Israel terrorista" oihukatu du bitartean pic.twitter.com/lONzJf7Xmb
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) October 11, 2023