2023/11/27 17:30 - 19:30

LANTEGIA

Lodifobia eta gorputz eredugarriei kritika

Lodifobia eta gorputz eredugarriei kritika
Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz

Hartzaileak: Emakumeak eta sexu- eta genero-disidenteak. Trebatzailea: Laura Galar, militante lodia eta transfeminista. Hainbat elikagai jan ostean gaizki sentitzen zara? Lodia izatea gaixotasuna dela uste duzu? Lagun lodiak dituzu? Jende lodia desiratzen duzu? Zer gertatuko litzateke bihar lodi(ago) esnatuko bazina? Gaizki sentiaraziko lizuke horrek? Nola liteke hori, zu feminista izanda? Lantegi honetan, lodifobia zer den, nola egituratzen den, matxismoarekin, arrazakeriarekin, klasearekin edota beste zapalkuntza batzuekin nola gurutzatzen den eta horrek nola eragiten digun landuko dugu, eremu seguru batean, galdera horien inguruan pentsatuz eta gure esperientzia eta bizipenetatik abiatuta.

Izena emateko aldia: 2023ko irailaren 1etik tokiak bete arte

Informazioa eta izen-emateak:

  • 010
  • Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak
  • www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago