ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute gaurko protesta, baita hiru eguneko greba ere. Legebiltzarraren barruan, zerbitzua publiko izatea eskatzeko EH Bilduren mozio bat eztabaidatzen ari ziren legebiltzarkide taldeak, baina proposamenak ez du aurrera egin. Gaur egun, zerbitzu hori Grup La Pau enpresa pribatu katalanaren esku dago Araban.