Joyce Elaine Yuille eta Pablo Martin Caminero, Dazz Jazz jaialdirako

Erredakzioa 2023ko urriaren 5a

Hilaren 22an izango da Pablo Martin Caminero Quinteten kontzertua. Argazkia: Noah Shaye

Urriaren 18tik 22ra arte izango da, Dendarabako Vital Fundazioaren antzokian.

Bueltan da Dazz Jazz jaialdia. Urriaren 18tik 22ra bitarte, bost kontzertu eskainiko ditu Gasteizen jazz musikan erreferente bilakatu den tabernak. Ohi moduan, Vital Fundazioaren aretoan izango da jaialdia, Dendaraban.

Lehenengo hitzordua 18an izango da Joyce Elaine Yuille eta Elio Coppola Triorekin. Hurrengo egunean, 19an, Tony Tixier Triok jarriko du erritmoa, eta 20an Francesco Ciniglio Play Nebulak eskainiko du kontzertua. Antonio Lizana Quintetek 21ean eta Pablo Martin Caminero Quintetek 22an emango diote amaiera jaialdiari. 

"Dazz Jazz elkartea jazz musika sustatzen hasi zen, herritar guztiengana hel zedin, baina, egun, kultur programatzaile bihurtu da. Gaur aurkeztu duguna bezain jaialdi interesgarrien bitartez, Gasteizko kultur bizitzari ekarpena egiten dion erakundea da. Zuen indarrik gabe ezinezkoa izango litzateke eskaintza hain zabala eta hain kalitate onekoa", nabarmendu du Sonia Corcuera kultura zinegotziak jaialdiaren aurkezpenean. 

Dagoeneko eros daitezke sarrerak eta abonuak www.musikaze.net webgunean eta Aiztogile kaleko Dazz tabernan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago