2023/10/17 18:30 - 20:00

PROPOSAMENA

[BEGI-BELARRI] GR – 282 Artzaintza Naturbidea

[BEGI-BELARRI] GR – 282 Artzaintza Naturbidea
Montehermoso jauregia, Gasteiz

Aitor Intxaurraga zeanuriztarrak GR-282 bidea deskubritzen digu dokumental honetan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasatzen den artzai bidearen eta naturaren erakusketa da dokumentala, bere hausnarketekin batera plazaratua. GR-282 Artzaintza naturbidea ezagutzera eta beti nahi izan duen dokumentala egitera animatu zen Intxaurraga; izan ere, bideoak grabatzea gustatzen zaio bidaietan batez ere. Aurrera egiteko bidelaguna behar zuenez Victor Luis de Pedrori, Kanariar irletan behin bakarrik ikusi zuen gizonari, proposatu zion.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago