'Idazteaz beste' euskal literaturaren inguruko elkarrizketa saioetan datza, Mikel Ayerberen gidaritzapean. Saioaren helburua gonbidatuen idazle esperientziatik abiatuta norbere obraz aritzea izango da; beti ere sexu, genero auziak eta ikuspegi disidenteak erdigunera ekarriz. Poesia adierazpide nagusi izanik, diskurtsoen eraikuntzaz edota egungo euskal poesiaz ere arituko gara. Gonbidatuak: Eva Perez-Pons ('Zaharkitze programatua' poemarioaren eta 'Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakeraren egilea') eta Lizar Begoña ('Aro beilegia' eta 'Gepardo japoniarrak' poemarioen egilea).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.