Eguzkipean jendetza bildu du Erdi Aroko Azokak

Erredakzioa 2023ko ira. 30a, 13:00

Igandera bitartean, XX. urteurrena ospatuko du Erdi Aroko Azokak Gasteizen, eguraldi paregabeak lagunduta. Ostiraleko inaugurazio pregoiaren ostean, 200 postu baino gehiago daude zabalik, askotariko egitarauarekin batera.

XX. urteurrenarekin batera, Gasteizko Erdi Aroko Azokak ikuskizun, irudi eta dekorazio elementu berriak estreinatuko ditu aurten. Irailaren 29tik urriaren 1era ospatuko da Gasteizko erdigune historikoan. Ohi bezala, artisauen salmenta postuak, elikagaiak, entretenimenduak eta garai historiko horrekin lotura duten bestelako jarduerak izango dira. Orotara, 200 postu baino gehiago izango dira. Horiekin batera, saltinbankiak, juglareak, akrobatak eta malabaristak egongo dira.

XX. edizioko berritasunetako bat Otto dragoia, druida eta printzesa formatu handiko ikuskizuna izango da. Horrez gain, haurrentzako txokoa izango dute Martin Ttipia plazan, eta Artearen Txokoa ere izango da. 

Iraganera "bidaiatzeko modu berezia" dela nabarmendu du Ekonomia zinegotzi Maria Nanclaresek. "Ekitaldi arrakastatsua da, eta gure hiriko kultur agendako hitzordurik finkoenetako bat bihurtu da", erantsi du.

EGITARAUA

IRAILAK 29, OSTIRALA

1. Aihotz plaza

  • 18:00. Inaugurazio-pregoia, Los Bufones de la Corte-ren eskutik, eta Erdi Aroko kalejira.
  • 20:00. Fartsa eta komediak.
  • 21:00. Biraketa mistiko sufia.
  • 22:15. Malabarak eta su-ikuskizuna.
  • Azoka-ordutegian zehar: haurrentzako atrakzioak.

2. San Migel elizako balkoian

  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Erakusketa: Historia apur bat?
    • Zaldun-eskola.
    • Haurrentzako atrakzioak.

3. Martin Ttipia (Frai Zakarias eraikina)

  • 18:00 - 21:30 Haurren txokoa: Erdi Aroko jolasak.
  • 20:30 eta 21:30 Ipuinak eta elezaharrak.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Artearen txokoa.
    • Musguien herrixka.
    • Matxinatuen herrixka: Lantegiak: arku-tiroa, eskrima, perkutsioa, malabarak. Mazo-lehia. Aurpegi-margoketa. Globoflexia Arma-erakusketa.
    • Haurrentzako atrakzioak: Erdi Aroko txalupa.

4. Falerina lorategia

  • Erakusketa: tortura-elementuak eta nekazaritzako lanabesak.
  • Erakusketa: Ardi-aziendak.

5. Euskaldunberri plaza

  • 20:30. Suaren dantza errituala.
  • 22:00. Su-ikuskizuna: Gaueko arimak.
  • 22:30. Su-ikuskizuna eta komedia: El cuerpo y la mente
  • Azoka-ordutegian zehar: azoka arabiarra, tetegiak eta janari-dendak.

6. Santa Maria Plaza

  • 19:30. Aire-jokoak eta antzerkia: A qué juegan los vikingos.
  • 21:30. Hiru kulturen gunea: Kontzertua: Wyrdarmur.
  • 22:30. Gau-ikuskizuna: El exorcismo.
  • Azoka-ordutegian zehar: haurrentzako atrakzioak, tabernak eta janari-saltokiak.

7. Buruileria plaza

  • 20:00. Musika eta zirkua: Cikotiko.
  • 20:45. Mesozoica, Tirititantes-en eskutik.
  • 21:30. Gau-ikuskizuna: La druida del viento.
  • 22:15. Formatu handiko ikuskizuna: Les Tanarücks.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Erakusketa: Gasteiz izeneko herrixka bat. Artisau-ogibideei buruzko lantegiak.
    • Haurrentzako atrakzioak: Dragoniako gaztelua / Lo Carrofil / Dragonia Photocall.

8. Teresa Sanchez de Bilbao parkea (Etxanobetarren etxeko lorategia)

  • 20:00. Zaldunen arteko borrokaldiak.
  • Azoka-ordutegian zehar: Erdi Aroko kanpamentua:
    • Kanpamentuko bizitza, erakustaldiak, borrokaldiak eta bestelako jarduerak.
    • Arma-, armadura- eta ezkutu-erakusketak.
    • Antzinako ogibideei buruzko lantegiak.

9. Etxauri Plazako aparkalekua

  • Azoka-ordutegian zehar: tabernak eta janari-saltokiak.

IRAILAK 30, LARUNBATA

1. Aihotz plaza

  • 11:30. Formatu handiko ikuskizuna: Otto, el dragón, el druida y la princesa.
  • 12:00. Fartsa eta komediak: Los hechiceros.
  • 12:30. Aire-jolasak eta antzerkia: A qué juegan los vikingos.
  • 14:30. Ipuin kontalariak, Abracadabra-ren eskutik.
  • 17:30. Zirkua eta akrobaziak: Gurpil alemaniarra.
  • 18:00. La pecadora inquisición.
  • 19:15. Duendes del bosque.
  • 20:00. Lucha de bandos entre los Ayala y los Calleja.
  • 22:00. Malabarak eta su-ikuskizuna.
  • 22:30. La consagración de la tierra.
  • Azoka-ordutegian zehar: haurrentzako atrakzioak.

2. San Migel elizako balkoia

  • 12:15. Musika eta zirkua: Sueños de juglaría.
  • 12:30 eta 19:00 Ikuskizuna: Personajes mágicos: Orbis, Alia, Elastres.
  • 14:00. Malabareando.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Erakusketa: Historia apur bat?.
    • Zaldun-eskola.
    • Haurrentzako atrakzioak.

3. Martin Ttipia (Frai Zakarias eraikina)

  • 11:00-14:30 eta 17:00-21:30. Haurren txokoa: Erdi Aroko jolasak.
  • 11:00, 14:00, 17:00 eta 21:30. Hipika zelta: A ritmo del soldado.
  • 12:00. Pertsonaia fantastikoak.
  • 12:30. Txotxongiloak: Karolino, printzesa eta dragoiaren burua.
  • 12:30. Ipuinak eta elezaharrak: Los sastres del Mago Tarquin.
  • 13:00, 17:45 eta 20:45. Fartsa: Problemas sin solución.
  • 18:30. Txotxongiloak: Aralarko herensugea.
  • 19:30. Txotxongiloak: Karolino eta printzesaren bahiketa.
  • 20:30. Ipuinak: Hora del baño Musgui..
  • 20:30 Los juglares singulares.
  • 21:30. Ipuinak eta elezaharrak: Cazadores de sueño.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Artearen txokoa.
    • Musguien herrixka.
    • Matxinatuen herrixka: Lantegiak: arku-tiroa, eskrima, perkutsioa, malabarak. Mazo-lehia. Aurpegi-margoketa. Globoflexia Arma-erakusketa.
    • Haurrentzako atrakzioak: Erdi Aroko txalupa.

4. Falerina lorategia

  • Erakusketa: tortura-elementuak eta nekazaritzako lanabesak.
  • Erakusketa: Ardi-aziendak.

5. Euskaldunberri plaza

  • 14:00. 17:00 eta 21:00: Musika eta dantza arabiarrak.
  • 19:30. Biraketa mistiko sufia.
  • 21:00. Insanus Frater.
  • 22:30. Su-ikuskizuna eta komedia: El cuerpo y la mente.

Azoka-ordutegian zehar: azoka arabiarra, tetegiak eta janari-dendak.

6. Santa Maria Plaza

  • 13:30. Formatu handiko ikuskizuna: Otto, el dragón, el druida y la princesa.
  • 14:30. Aire-jokoak eta akrobaziak: Maleficio.
  • 18:00. Zirkua: Iluminando el bosque.
  • 19:30. Biraketa mistiko sufia.
  • 20:00. Hiru kulturen gunean, Kontzertua: *Ixera Companyía Almugavar.
  • 22:30. Gau-ikuskizuna: Akelarre.

Azoka-ordutegian zehar: haurrentzako atrakzioak, tabernak eta janari-saltokiak.

7. Buruileria plaza

  • 12:30 eta 21:00: Mesozoica, Tirititantes-en eskutik.
  • 13:15. Musika eta zirkua: Cikotiko.
  • 14:00. Formatu handiko ikuskizuna: Les Tanarücks.
  • 18:00. Formatu handiko ikuskizuna: Otto, el dragón, el druida y la princesa.
  • 20:00. Gau-ikuskizuna: La druida del viento.
  • 21:00. Los Leshiis, guardianes del bosque.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Erakusketa: Gasteiz izeneko herrixka bat. Artisau-ogibideei buruzko lantegiak.
    • Haurrentzako atrakzioak: Dragoniako gaztelua / Lo Carrofil / Dragonia Photocall.

8. Teresa Sanchez de Bilbao parkea (Etxanobetarren etxeko lorategia)

  • 12:00. Ezkontza judua.
  • 13:30, 18:00 eta 20:00. Zaldunen arteko borrokaldiak.
  • Azoka-ordutegian zehar: Erdi Aroko kanpamentua:
    • Kanpamentuko bizitza, erakustaldiak, borrokaldiak eta bestelako jarduerak.
    • Arma-, armadura- eta ezkutu-erakusketak.
    • Antzinako ogibideei buruzko lantegiak.

9. Etxauri Plazako aparkalekua

  • 13:30. Erdi Aroko musika: La taberna es nuestra.
  • 22:00. Erdi Aroko musika: Quién quiere ser civilizado.
  • Azoka-ordutegian zehar: tabernak eta janari-saltokiak.

URRIAK 1, IGANDEA

1. Aihotz plaza

  • 11:30. Formatu handiko ikuskizuna: Otto, el dragón, el druida y la princesa.
  • 12:00. La lámpara mágica.
  • 12:30. Aire-jolasak eta antzerkia: A qué juegan los vikingos.
  • 13:30. Prokuradore nagusiaren zina.
  • 14:30 Ipuinak, Abracadabra-ren eskutik.
  • 17:30. Zirkua eta akrobazioak: Gurpil alemaniarra.
  • 18:00. Komedia-antzokia.
  • 19:15. Duendes del bosque.
  • 20:00. Los cómicos.
  • 22:00. Malabarak eta su-ikuskizuna: Los hijos del fuego.
  • 22:30. Inbasioa tropelka.
  • Azoka-ordutegian zehar: haurrentzako atrakzioak.

2. San Migel elizako balkoia

  • 12:15. Musika eta zirkua: Sueños de juglaría.
  • 12:30 eta 19:00 Ikuskizuna: Personajes mágicos: Orbis, Alia, Elastres.
  • 14:00. Fiery Fools.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Erakusketa: Historia apur bat?.
    • Zaldun-eskola.
    • Haurrentzako atrakzioak.

3. Martin Ttipia (Frai Zakarias eraikina)

  • 11:00-14:30 eta 17:00-21:30. Haurren txokoa: Erdi Aroko jolasak.
  • 11:00, 14:00, 17:00 eta 21:30. Hipika zelta: A ritmo del soldado.
  • 12:00. La galera patera aborda el mercado.
  • 12:30. Txotxongiloak: Karolino infernuan.
  • 12:30. Ipuin kontalaria: Aladino.
  • 13:00, 17:45 eta 20:45. Fartsa: Problemas sin solución.
  • 18:30. Txotxongiloak: Itsasoa eta arrainak.
  • 19:30. Txotxongiloak: Loreak eta tximeletak.
  • 20:30. Ipuinak: Hora del baño Musgui.
  • 20:30. Medieval Oscuro, Saltimbankis de Sambi-ren eskutik.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Artearen txokoa.
    • Musguien herrixka.
    • Matxinatuen herrixka: Lantegiak: arku-tiroa, eskrima, perkutsioa, malabarak. Mazo-lehia. Aurpegi-margoketa. Globoflexia Arma-erakusketa.
    • Haurrentzako atrakzioak: Erdi Aroko txalupa.

4. Falerina lorategia

  • Erakusketa: tortura-elementuak eta nekazaritzako lanabesak.
  • Erakusketa: Ardi-aziendak.

5. Euskaldunberri plaza

  • 14:00, 17:00 eta 21:00: Musika eta dantza arabiarrak.
  • 19:30. Biraketa mistiko sufia.
  • 21:00. Insanus Frater.
  • 22:30. Su-ikuskizuna eta komedia: Gorputza eta garuna.
  • Azoka-ordutegian zehar: azoka arabiarra, tetegiak eta janari-dendak.

6. Santa Maria Plaza

  • 13:30. Formatu handiko ikuskizuna: Otto, el dragón, el druida y la princesa.
  • 14:30. Aire-jokoak eta akrobaziak: Maleficio.
  • 18:00. Zirkua: Iluminando el bosque.
  • 18:00. Bisitaldi antzeztua antzinako juduen auzora.
  • 19:30. Biraketa mistiko sufia.
  • 20:00. Hiru kulturen gunean, kontzertua: El Laff eta Mercedes Campello.
  • 22:30. Gau-ikuskizuna: El Séquito del fuego.
  • Azoka-ordutegian zehar: haurrentzako atrakzioak, tabernak eta janari-saltokiak.

7. Buruileria plaza

  • 12:30. Mesozoikoa, Tirititantes-en eskutik.
  • 13:15. Musika eta zirkua: Cikotiko.
  • 14:00. Formatu handiko ikuskizuna: Les Tanarücks.
  • 18:00. Formatu handiko ikuskizuna: Otto, el dragón, el druida y la princesa.
  • 20:00. Gau-ikuskizuna: La druida del viento.
  • 21:00. Los Leshiis, guardianes del bosque.
  • Azoka-ordutegian zehar:
    • Erakusketa: Gasteiz izeneko herrixka bat. Artisau-ogibideei buruzko lantegiak.
    • Haurrentzako atrakzioak: Dragoniako gaztelua / Lo Carrofil / Dragonia Photocall.

8. Teresa Sanchez de Bilbao parkea (Etxanobetarren etxeko lorategia)

  • 13:30, 18:00 eta 20:00. Zaldunen arteko borrokaldiak.
  • Azoka-ordutegian zehar: Erdi Aroko kanpamentua:
    • Kanpamentuko bizitza, erakustaldiak, borrokaldiak eta bestelako jarduerak.
    • Arma-, armadura- eta ezkutu-erakusketak.
    • Antzinako ogibideei buruzko lantegiak.

9. Etxauri Plazako aparkalekua

  • 13:30. Erdi Aroko musika: La taberna es nuestra.
  • 22:00. Erdi Aroko musika: Quién quiere ser civilizado.
  • Azoka-ordutegian zehar: tabernak eta janari-saltokiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide