Guardia Zibilak operazio bat abiatu du Zabalganean

Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 11:55
Sofia Erreginaren 96. atarian egin dute miaketa. Argazkia: ALPHABET

Ikerketa sekretupean dago oraindik. Zenbait hedabideren arabera, lagun bat atxilotu dute, jihadismoa leporatuta.

Gaur goizean goiz Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du Gasteizko Zabalgana auzoan. Zenbait hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, operazio horretan lagun bat atxilotu dute, islamismo erradikalari lotuta dagoelakoan.

11:30ak aldera zabalik jarraitzen du Sofia Erreginaren etorbidearen 96. atarian egindako miaketak. Auzokide batek ALEAri azaldu dionez, metrailetak eskutan dituzten guardia zibilek atari horren inguruan jarraitzen dute, eta ez diote uzten inori atarira hurbiltzen.

Guardia Zibilak ez du argitu operazioaren abiapuntua jihadismoari lotuta ote dagoen, agindu judiziala dela-eta ikerketa sekretupean dagoelako.

Espainiako Justizia ministerioko erregistroen arabera, atari horretako pisu batean Gasteizko Al Fadjr komunitate islamikoak du egoitza.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide