Autismoa dutenentzako Arabako eguneko arreta zentro berria irekiko dute azaroan

Erredakzioa 2023ko irailaren 26a

Manel Rasero Autismo Araba elkarteko lehendakaria, Nagore Antepara zentro berriaren zuzendaria eta Natalia Rojo gerentea Gorka Urtaranekin egon dira bisitan.AFA

Gasteizko Zabalgana auzoko Nazioen Hiribidean dago baliabide berria.

Eguneko zentro berria sortuta, autismoa duten eta baliabide bat esleitzeko zain dauden edo hezkuntza sistematik irteten diren pertsonen beharrei erantzungo zaie, bai eta haien familienei ere. "Eguneko arretako plaza mota horien eskaria handia da. Autismoaren espektroko nahasmenduaren diagnostikoa duten pertsonen hazkunde esponentziala gertatzen ari da", ziurtatu du Gorka Urtaran Gizarte Politiken foru diputatuak zentroari egindako bisitan. "Gehienak hamazortzi urtetik gorako gazteak dira eta, kasu askotan, desgaitasuna eta mendekotasun handiko balorazioak dituztenak. Horregatik gazte horiei hezkuntza sistematik irteten direnan erantzungo dien baliabide bat jarriko dugu abian".

Zentroak hogei leku izango ditu autismoa dutenei egunez arreta emateko. 640 metro koadroko azalera du zentro berriak, eta egokitze lanen fase aurreratuan dago. Ekipamenduak, behin martxan jarrita, erabilera anitzeko gelak eta espazioak izango ditu, eta haietan autonomia pertsonala sustatzeko jarduerak, musikoterapia, fisioterapia, ofimatika eta komunikazioko ekintzak egingo dira. Haien osagarri, komunitate eta kirol jarduerak egingo dira lokaletik kanpo, komunitatean. 

Etorkizunean baliabide berria martxan jarriz, gaur egun Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei ematen dien arreta osatuko da. Gaur egun martxan daude Landaberde eguneko zentroa, 30 toki dituena, eta Ori eta Orreaga etxebizitzak, eguneko arretarako beste hamabi lekurekin.

Autismo Araba elkartearen esku

Autismo Araba elkarteak kudeatuko du foru baliabide berria. Elkarte hori arduratzen da dagoeneko lurraldeko autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonentzako gainerako foru zentroen funtzionamenduaz. Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak nabarmendu du foru erakundeak kolektibo desberdinen premiak zuzenean ezagutzen dituzten hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan aritzeko duen konpromisoa, eta azpimarratu du elkartea erreferentea dela Araban autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen arretan. 

Autismoaren espektroko nahasmendua dutenentzako Arabako eguneko arreta zentro berria irekiko da azaroan

Arabako Foru Aldundiak autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonentzako eguneko arreta zentro berria jarriko du martxan azaroan, Gorka Urtaran Gizarte Politiken foru diputatuak Gasteizko Zabalgana auzoko Nazioen hiribidean dagoen baliabide berriaren instalazioetara egindako bisitan ziurtatu duenez.

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-autismoaren-espektroko-nahasmendua-dutenentzako-arabako-eguneko-arreta-zentro-berria-irekiko-da-azaroan-20230925144537.html

(c) 2023 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago