Txapeldun tabernako atezainari bi labankada eman dizkiote

Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 09:00
Txapeldun taberna, Aiztogile kaleko 34. zenbakian. ALEA

Larunbat gauean, tabernako atezainak bezero bat kanporatu zuen; handik gutxira, gizonezkoa itzuli zen langilea sastakatzera. Zauritutako pertsona arriskutik kanpo dago.

Gasteiz Hoy hedabideak argitaratu duenez, larunbat gauean Gasteizko Kutxi kaleko Txapeldun tabernako atezainak arma zuriarekin egindako eraso bat jasan zuen. Gauerdi inguruan, minutu batzuk lehenago establezimendutik kanporatutako bezero bat itzuli zen, labana bat atera eta gutxienez bi labankada eman zizkion langileari.

Ertzaintzaren hainbat patruila eta anbulantzia bat bertaratu ziren. Osasun langileek bertan artatu zuten zauritutako laguna, Txagorritxu ospitalera eraman aurretik. Erasoaren ostean, taberna itxi egin zuten.

ALEAk jakin duenez, jasandako zauriak ez ziren bereziki larriak, langilea arriskutik kanpo dago, eta igande goizaldean atera zen ospitaletik. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, oraingoz ez dute inor atxilotu erasoaren ustezko egile gisa, eta momentuz ez da salaketarik izapidetu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide