Matrikulazioa zabalik Gasteizko AEKn

Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 13:47

Gasteizko AEKren matrikulazio kanpainaren aurkezpena. Argazkia: AEK

Egunotan 2023/2024 ikasturteko matrikulazio eskaintza aurkeztu du AEKk, baita Gasteizen ere. Irailean zehar luzatuko den matrikulazio epearen berritasunen artean dago ikasle gazteek C1 ziurtagiria lortzeko beka.

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lelopean, ikasturte honetako matrikulazio kanpaina abiarazi du AEKk. Besteak beste, aurrez aurreko klaseak (hiru egunekoak eta aste osokoak), online bidezko klaseak, autoikaskuntza, ikastaro trinkoak, mintza taldeak eta C2 ziurtagiria lortzeko klaseak eskainiko ditu aurten Gasteizko AEKk. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak diruz lagundutako ikastaroak dira

Ikasle gazteek C1 ziurtagiria lortzeko beka da ikasturte berrirako nobedade nagusia. Izan ere, C1 maila doan prestatzeko diru-laguntza berria eskaini du HABEk 16-18 urte bitartekoentzat, eta, horrela, euskara ikasteko ahalegina egiteagatik 20 euro baino ez dute ordaindu beharko ikasleek oinarrizko kuota moduan.

Ikastetxean bertan eskola orduetatik kanpo ikasteko aukera egongo da, euskaltegi baten eskutik ikastetxean antolatutako ikastaroan, edota euskaltegian, gazteek euren kasa, maila horretako ohiko talde batean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago