Oporrak amaitu, udaren amaiera hurbildu eta ikasturtea hasi da azken egunetan, baina Gasteizko auzoetako jaiei zenbait hitzordu geratzen zaizkie oraindik. Horien artean daude Zaramagako jaiak, asteartetik igandera bitartean ospatuko direnak.
Iazko kokapen aldaketaren ostean, txosnagunea Laudio Plazan jarriko dute aurten ere, Belengo Andre Mariaren parrokiaren, Zaramagako futbol zelaiaren eta Koldo Mitxelena ikastetxearen parean. Bertan izango da asteburuko festa handia: ostiralean, irailaren 15ean, 21:30etik aurrera Barriomania, Delenda Est eta Lehia taldeen kontzertuekin; eta larunbatean, 12:00etatik aurrera Munduko Arrozak nazioarteko ekimen gastronomikoarekin, eta 21:30etik aurrera Erasoz Erantzun, Herenegun eta Burutik taldeen emanaldiekin.
Baina aurretik, aste osoan zehar, adin guztietako auzokideentzako jarduerak izango dira, Laudio plazan zein auzoko beste toki batzuetan: emanaldi musikalak, jokoak, Bizan zentroak antolatutako ariketak, dokumentalak, ipuin kontalariak, memoria ekitaldiak, antzerkia, fanfarreak, txapelketa, truke azoka, tailerrak...
EGITARAUA