Gida

Zer ikusi ahal izango da FesTVal jaialdian?

Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 11:00

FesTVal jaialdiaren aurreko edizio bat. Argazkia: FESTVAL.tv

Irailaren 4tik 9ra izango da FesTVal telebista jaialdiaren XV. edizioa. Besteak beste, EITB, RTVE, Movistar+, AMC, Atresmedia eta Mediaset taldeen nobedadeak eta David Bisbal, Miguel Bose eta Thegrefg izango dira Gasteizen.

Iritsi da FesTVal telebista jaialdiaren hamabosgarren edizioa. Horrekin batera, dozenaka ekitaldi, estreinaldi eta sari banaketa izango dira aste osoan zehar, irailaren 4tik 9ra, astelehenetik larunbatera. Berriz ere telebistaren hiriburu bihurtuko da Gasteiz, eta sei egunez dozenaka profesional igaroko dira alfonbra laranjatik.

Aste osoan zehar Europa Jauregian, Principal Antzokian zein Vital Fundazioa Kulturunean egingo diren jardunaldi, ekitaldi eta estreinaldien ostean, larunbateko itxiera gala eta sari banaketa izango da hitzordu nagusia, antzokian. Bertan, besteak beste, ALEA parte den TOKIKOM taldeak jasoko du EITB Saria.

Paraleloki, ikus-entzunezkoen arlo guztietako profesionalei eta ikasleei eskainitako ProfesTVal jardunaldiak irailaren 7an eta 8an, ostegunean eta ostiralean, izango dira Gasteizko Europa Jauregian. Horrez gain, egunero, Movistar+ taldearen plato mugikorra izango da Andre Maria Zuriaren plazan.

EGITARAUA

  • Irailak 4, astelehena:
    • 19:30 La Caza: nada es lo que parece abentura reality showaren (EITB) estreinaldia, Principal Antzokian.

    • 20:00 Conquistadores telesail dokumentalaren (AMC - Canal Historia) estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.

    • 22:00 Bisbal dokumentalaren (Movistar+) estreinaldia, Principal Antzokian.
  • Irailak 5, asteartea:
    • 17:30 Aurkezpen sorpresa (Mediaset), Plaza Berrian.

    • 19:30 Salón de té La Moderna telesailaren (RTVE) estreinaldia, Principal Antzokian.

    • 19:30 La Promesa telesailaren (RTVE) talde artistikoa, Principal Antzokian.

    • 20:00 El Sur Victor Ericeren filmaren berrestreinaldia (AMC - Somos), Vital Fundazioa Kulturunean.

    • 22:00 Bosé renacido dokumentalaren estreinaldia (Movistar+), Principal Antzokian.
  • Irailak 6, asteazkena:
    • 19:30 Amar es para siempre telesailaren (Atresmedia) azken kapituluetako baten estreinaldia, Principal Antzokian.

    • 20:00 Me voy a comer el mundo gastronomia telesailaren (AMC - ¡Buenviaje!) denboraldi berriaren estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.

    • 22:00 Masterchef Celebrity saioaren (RTVE) denboraldi berriaren estreinaldia, Principal Antzokian, aurkezle eta lehiakideekin.

  • Irailak 7, osteguna:
    • 17:30 Un, dos, tres telesailaren (Twitch) estreinaldia, Europa Jauregian, Thegrefg eta Alejandro Ibañezekin.

    • 19:30 Todos mienten telesailaren (Movistar+) bigarren denboraldiaren estreinaldia, Principal Antzokian.

    • 20:00 Buena gente telesailaren (AMC - Sundance TV) estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.

    • 20:00 DAMA: Turra Tour: 20 años de ficción, Europa Jauregian, Borja Cobeaga eta Diego San Joserekin.

    • 22:00 En busca del Nirvana (Mediaset) reality showaren aurkezpena, Principal Antzokian.
  • Irailak 8, ostirala:
    • 10:30 La que se avecina telesailaren (Mediaset) 13. denboraldiaren aurkezpena, Europa Jauregian.

    • 19:30 El Conquistador (RTVE) reality showaren estreinaldia, Raquel Sanchez Silva eta Julian Iantzi aurkezleen eskutik.

    • 22:00 Entre Tierras telesailaren (Atresmedia) aurkezpena, Principal Antzokian, Unax Ugalderekin.

  • Irailak 9, larunbata:
    • 20:00 Amaiera Gala eta sari banaketa, Principal Antzokian. Roberto Brasero, Ilaski Serrano, Xavier Deltell eta Daniel Fezekin, eta Meler eta Primital Brothersen emanaldiekin.

SARIAK

Bestalde, FesTVal jaialdiak honako sari hauek banatuko ditu aurten:

  • Joan Ramon Mainat Sariak: Jose Mota, Carlos Sobera, Sonsoles Onega eta David Broncano.
  • Constantino Romero Saria: Jose Maria Garcia.
  • FesTVal Sariak: Mask Singer (Atresmedia), Benidorm Fest 2023 (RTVE), La que se avecina (Mediaset), La Promesa (RTVE), La Unidad Kabul (Movistar+), Amar es para siempre (Atresmedia), Got Talent España (Mediaset) eta Gorka Ortiz de Urbina Zeledon.
  • EITB Sariak: Tokikom eta EITB Kirolak.
  • Aisge Interpretazio Saria: Patrick Criado (Águila roja, La casa de papel, Antidisturbios, Vivir sin permiso, Mar de plástico, Las noches de Tefía...).
  • Nuevas Ventanas Saria: AC2ALITY. Lau gaztek Europako profil informatibo jarraituena izatea lortu dute, TikTok kontu baten bitartez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide