2023/09/02 17:30 - 18:30

KONTZERTUA

Arabako antzinako musika astea, Kirmen Uribe + Enrique Solinis

Arabako antzinako musika astea, Kirmen Uribe + Enrique Solinis
Arabako Arte Ederren Museoa, Frai Francisco Vitoria Ibilbidea, 8, Gasteiz

Inolako zalantzarik gabe, Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) Europako egungo literaturaren ahots nagusietakoa da. 2001ean, Bitartean heldu eskutik poema-liburua argitaratu zuenetik, kritikarien aintzatespena lortu du eta harrera ona izan du mundu osoko irakurle askoren artean. Musika beti egon da Uriberen bizitzan eta lanetan, musikagile batek musika lantzen duen moduan darabilelako hizkuntza. Uribek dioenez, "poesiak bakarrik ez, liburu guztiek dute musika eta kadentzia"

Arabako AMAk ikasle garaiko Gasteizera itzultzeko gonbita egin dio eta gutun zuria, baimen osoa, eman dio musika eta hitza bateratzen direneko bideak azter ditzan. Enrike Solinís (Bilbo, 1974) gitarra eta laute jotzailea, inprobisatzaile aparta eta artista guztiz sortzailea, izango du lagun proposamen berezi hau biribiltzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago