Jadanik euskaldunak gara ala, beharbada, ikasteko prozesuan buru-belarri gabiltza. Primeran dago, baina…badakigu hegaztien gorputz-atalak euskaraz esaten? Ezagutzen dugu inguruko hegaztien euskal izenik? Eta han-hemenka azaltzen diren zuhaitzenak, esaterako? Laburbilduta…badakigu Natura euskaraz adierazten?
Natura eta euskara elkarrekin lotzeko gogoa baduzu, zatoz Atariara eta ekin txoriei eta euskarari, aurrera! Prismatikoak eramatea gomendagarria da. Emailea: Andoni Llosa - Fauneando. Helduentzat.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.